Leticia Paschetta artista eta arkitektoak bere “paisaia ludikoen” proposamen berri bat aurkeztuko du Mediateka Galerian.
Artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen dituzten esperientzia espazialak dira. Giza interakzioan ardaztutako instalazioak. Sortzailearen hitzetan, «gure pertzepzioa eta jolasteko, amesteko eta sentitzeko dugun modua aldatzeko aukera aztertzen dute».
“LAINOA. Paisaia lainotsuetan jolastea” instalazioak hiru ardatz nagusi hauek ditu oinarrian: “lanbroen atmosferak” sortzea, muga lausoen ideiari eta materia eta ekintza uztartzeari buruzko hausnarketa bat; “barne-geruzen barruan egoteko gonbidapena, barnekotasun sakonaren esplorazio gisa; eta ustekabekoari eta intuitiboari buruzko ikerketa zorrotza, “ageriko hauskortasun-egiturak” sortuz.
Instalazioa ehun-espazio esekien gisa egituratzen da, eta gorputzak horietan hondoratu, eta aldi berean altxatzen dira mugimendu zehaztugabe, aldakor, ludiko eta aske batean.