
Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sentsazioa liluragarria da; baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?
Lanak denok harrapatuta gaituen lan-kultura obsesiboa islattzen du, txikitatik eta ia heriotzaraino irauten duen tranpa. Osa + Mujikaren iraupen luzeko bosgarren obra da, bost interpretek taularatua.
Fitxa artistikoa:
OHARRA
BITARTEKARITZA PUBLIKOAREKIN: Jaiotz Osak emango duen dantza garaikideko tailerra, bere metodologia sortzailea hurbiltzeko helburuarekin. Ez da dantza ezagutzarik behar. Social Antzokian. Apirilaren 16aan. 18:00etan. 5 €. 16 urtetik gorakoak. /Gehienezko edukiera: 20 pertsona. /Egiteko gutxieneko kopurua: 10 pertsona.
EMANALDI OSTEKO SOLASALDIA: Jaiotz Osak eta Xabier Mugicak zuzendua. Euskaraz eta gaztelaniaz. 15 minutu.