Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Lana»

abril 5

Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sentsazioa liluragarria da; baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?

LANAk denok harrapatuta gaituen lan-kultura obsesiboa islatuko du, txikitatik eta ia heriotzaraino irauten duen tranpa.

OSA+MUJIKAren iraupen luzeko bosgarren obra da.

Bere ibilbidearekin hizkuntza koreografiko pertsonala garatzea lortu dute, musikaltasunak, freskotasunak, sentsualtasunak, poparen eraginak eta genero rolak eraisteko etengabeko beharrak definitzen dituena.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Osa + Mujika
  • Koreografia: Jaiotz Osa
  • Interpreteak: Rafke Van Houplines, Maddi Ruiz de Loizaga, Paula Parra, Adrián Bolaños, Jaiotz Osa
  • Eszenografia eta jantzitegia: Xabier Mujika
  • Musika: Gartxot Unsain

Local

San Agustin Kultur Gunea – (Plaza Zaharra)
San Agustinalde, 12
Durango, Bizkaia 027 España