Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Lantegia: «Etxola ibiltaria»

noviembre 18

  • Haurrak. 7-12 urte
  • Euskara

Alde batetik bestera mugitu daitekeen etxolatxoa gurekin batera eraiki nahi al duzu? Zume lehorra erabiliz eta otargintza lanbide zaharraren ehuntzeko moduak aprobetxatuz jolasleku, irakurgune… edo alegiazko toki hori bihurtuko dugu.

Garaion Sorgingunearen eskutik

Izena emateko datak
Noiztik: 2025/11/04 08:30 Noiz arte: 2025/11/18 17:55
  • Izen ematea aurrez aurre egitea: izen ematea edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere egin dezakezu, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: Bazkideak: 2 € / Ez-bazkideak: 3,40
  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe

Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.

 

Local

Hegoalde Gizarte Etxeko Liburutegia
Alberto Schommer, 10
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España