
Maitasuna arma bihurtzen da botere-, manipulazio- eta desio-jokoaren barruan.
Christopher Hamptonen antzezlana da Las amistades peligrosas, Choderlos de Laclosen izen bereko eleberrian oinarritua. Eleberria 1782an argitaratu bazen ere, gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditu: nagusikeria, onespena edo diruak nola lortzen duen, zoritxarrez, ia dena erostea. Antzezlanak erakusten du nola klaserik boteretsuenak gai diren gutxien dutenekin inpunitate osoz jolasteko, eta nola sexuak eta jabe izateko beharrak gidatzen dituzten, askotan, gure bizitzak. Sentimenduen manipulazioa eta maitasuna arma gisa erabiltzea gaur-gaurko gaiak dira, XVIII. mendean ziren bezalaxe. Horrela, gertatu denaz eta gertatzen ari denaz hitz egiten du lan honek.
Valmont eta Merteuil, protagonistak, bi pertsonaia liluragarri eta «galga moralik gabeak» dira —Jean Paul Sartrek definitu zituen bezala—. Alderdi askotan ez dira gehiegi urruntzen egungo hainbat pertsonarengandik —hor ditugu, esaterako, Jeffrey Epstein eta Ghislaine Maxwell, azken urteetan eskandaluz eskandalu dabiltzan bi pertsona ospetsu aipatzearren—
Fitxa artistikoa: