Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Lasala 10 urte»

mayo 21

LASALA 10 urte ikuskizunean, dantza garaikideko LASALA konpainiaren 10 urtetik gorako ibilbidean murgilduko gara, Judith Argómaniz zuzendariaren eskutik, hau da,XXI. mendeko koreografo batek garaikidetasunaz duen ikuspegiaren bidez.

Sortu zenetik, konpainia etengabeko ikerketan aritu da egungo lengoaia fisiko bat eta estetika bat eratzearen inguruan, taldearen kezkak aintzat hartu eta islatzeko asmoz. Ibilbide bizia eta aberasgarria dute, eta horri esker lengoaia koreografiko sendoa lortu dute; konpainiaren bereizgarria, dudarik gabe.

Lasala konpaniaren lana txalotua izan da Euskadin, Estatuan, Alemanian, Frantzian, Hungarian eta Erresuma Batuan. Taiwanera eta Kanadara ere iritsi dira proiektu koreografikoaren uhinak, sari ugari eskuratuta; dantzabera ez ezik, ekoizpenaren eta irudiaren zaintza estetikoa ere nabarmendu izan dute.

Ikuskizun honetan konpainiaren pieza ospetsuenez gozatukodugu. Ikusleentzako bidaia bat, hastapenetatik gaur arte.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Jone Amezaga, Seth Buckley, Inês Costa, Garazi Etxaburu, Ioar Labat, Miren Lizeaga, Leire Otamendi
  • Konpainia: Lasala
  • Egilea: Judith Argómaniz
  • Argiztapenaren diseinua: Álvaro Estrada
  • Jantziak (diseinua eta jantzigintza): Xabier Mujika

Zubiak bitartekaritza-proiektua

Hasi aurretik (18:30etan), ikuskizuna aurkezteko tailerra

Amaieran, topaketa publikoarekin

Izen-emateak: larrualab@gmail.com 

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.

Local

Félix Petite Antzokia – (Félix Petite Antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea))
Landaberde, 31
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España