Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Laudioko Jaiak 2025: «Meraki»

agosto 31

Laudioko 2025eko San Roque Jaien barne.

Denbora aurrera doa ezinbestean. Eta harekin, gure egunak ere badoaz. Gure inguruan gertatzen denaren kontrola izaten saiatzen gara. Eta ezinezko horretan, ahaztu egiten zaigu bizitzaren ustekabeak dastatzea. Egiten dugun horretan arima, denbora eta maitasuna jartzea errebeldia bihurtzen da. Merakik gure ekintzen sormenaz eta grinaz hitz egiten digu, egiten dugun horretan gure esentzia jartzeaz, geure arrastoa uzteko eta aztarna hori gure bizitzan geratzeko. Gure bertsiorik onenaz gozatzea. Denbora agortu baino lehen.

Eduk taularatzen duen proposamenak teknologiarekin nahasten ditu malabarren teknika landua eta ikerketa, eta hasieratik liluratzen du, eszenaratze zainduari esker.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Pau Portabella, Francesca Lissia
  • Antzezlea: Eduardo Lostal

Local

Lamuza Plaza
Laudio/Llodio, Álava 036 España