Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Laudioko San Roque Jaiak 2025

agosto 16 - agosto 31

Aurten laudioarrek bat egin dute 2025eko Sanrokeetan abuztuaren 16, 17 eta 28an izango diren musika taldeen aukeraketarako herri bozketarekin. Hori horrela, astebetez, zehazki otsailaren 17tik 23 bitartean, 1.041 boto jaso ziren guztira. “Oso emaitza pozgarria da, parte-hartze handia eman delako.

Bitartean, laudioarrek jaietako lehen larunbaterako, abuztuaren 16rako, San Roke egunerako, La Mari buru duen Chambao taldea izango du, proposatutako bost aukeren artean bozkatuena. Eta hurrengo egunean, San Rokezar egunean, Su Ta Gar talde euskalduna igoko da Zumalakarregiko eszenatokira. Nolanahi ere, Udalak ez dio utzi aurtengo Sanrokeen egitaraua diseinatzeko lanari, eta 29rako Bulego taldearekin kontzertua itxi du.

Azpimarratzekoa da, herri-bozketaren lehen proposamen honek harrera oso ona izan duela. Ildo horretan, boto-emaileen %55 emakumeak izan dira. Adin-taldeei dagokienez, 30 urtetik beherakoen parte-hartzea %30ekoa izan da, 30-60 urteko pertsonena %59koa, 60 urtetik gorakoena, berriz, %11koa.

Bulego, Jai Batzorde Irekiak aukeratutako taldea

Bulego talde azkoitiarra aukeratu du Jai Batzorde Irekiak abuztuaren 29an, Baserritarra Egunean, Zumalakarregi agertokian aritzeko. Ildo horretan, agertoki nagusiko musika-programa ahalik eta lasterren ixteko asmoz, Bulego taldea zuzenean kontratatzea erabaki zuen, agenda kontuak tarteko. Bestalde, Zumalakarregiko gainerako kontzertuak bozketaren bidez erabaki dira.

Aurrerantzean, jai-egitarauko gainerako musika-emanaldiak eta proposamenak zehaztuko dira.

Detalles

Comienza:
agosto 16
Finaliza:
agosto 31
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/08/16/laudioko-san-roque-jaiak-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

UPV/EHUko Esperientzia Gelak
Banco de España, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España