Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Laura Kuminekin online topaketa: «Aerowaves barrutik»

julio 2

Dantza garaikidearen Europako zirkuitura jauzi egitea interesatzen zaizu?

ADDEk topaketa esklusibo batera gonbidatzen zaitu Laura Kuminekin, Madrilgo Lehiaketa Koreografikoaren zuzendari eta Aerowaves Europako dantza garaikideko sare indartsuenetako baten bazkide sortzailearekin. Laurak plataforma honek nola funtzionatzen duen, bere deialdian nola parte hartu (uztailaren 31ra arte irekita) eta eskaintzen dituen aukerak partekatuko ditu. Madrilgo Lehiaketa Koreografikoa aurkezteaz gain, sortzaile berriei zer aukera eskaintzen dizkien azalduko du.

Programatzaile, irakasle eta aholkulari gisa ibilbide luzea egin ondoren, Laura funtsezko figura izan da Espainian dantza garaikidearen sustapenean eta Performing Gender edo ChoreoRoam Europe bezalako Europako proiektuetan.

Topaketa hau euren lana nazioartera zabaldu eta sarearen funtzionamendua bertatik bertara ezagutu nahi duten ADDEko bazkideei eta Euskal Herriko Lanen Katalogoko artistei zuzenduta dago.

Ezin baduzu zuzeneko topaketara bertaratu, bidali zure galderak helbide honetara: info@addedantza.org. ADDEk Laurari helaraziko dizkio dituzuen zalantzak eta topaketaren grabazioa ikusi ahal izango duzue gerora. 

NOIZ: zuzenekoa: uztailak 2, asteazkena, eguerdiko 12:00etan.

HIZLARIA: Laura Kumin.

NON: online. Topaketaren esteka jasotzeko aurretiko izen-ematea egin behar da info@addedantza.org helbidean.

PREZIOA: doakoa.

Local

Recoletas komentua
Tafalla, Navarra 227 España