Alice Rohrwacher zuzendariari buruzko zikloaren barne.
Lazzaro, ontasun aparteko baserritar gazte bat, La Inviolatan bizi da, mundutik aldenduta egon den herrixka batean; herrixka hori Alfonsina de Luna markesak kontrolatzen du. Han, baserritarren bizitza ez da inoiz aldatu, esplotatzen dituzte eta aldi berean, Lazzaroren ontasunaz abusatzen dute.
Uda batean, markesaren seme Tancrediren lagun egiten da. Haien artean sortzen den laguntasuna hain da zoragarria, non Lazzaro denboran zehar bidaiatuko duen eta mundu modernoa ezagutzera eramango duen.
Lazzaro felice Cannes, Sitges eta European Films Awards sarietan saritu dute.
Fitxa teknikoa: