
Leioako 2026ko inauteriak otsailaren 14 eta 17an ospatuko dira. Aurten ere inauteriak iritsiko dira Leioara eta jai koloretsu hauek ospatzeko Udalak adin guztientzako pentsatutako egitarau zabala prestatu du.
Lehenengo festa eguna otsailaren 14a izango da, larunbata, eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da puzgarriekin eta umeentzako tailerrekin, Errekalde plazan.
Musika eta dantza izango dira protagonistak eta 19:00etatik aurrera Jose Ramon Aketxe Plazan Dantza saltsak dantzarazi egingo ditu bai txikienak eta baita laguntzen dituzten nagusiak ere, mozorro festa familiarrari bide emanez. Euria egiten badu, ekitaldia Barandiaran Behekoa Institutura eramango da. Ordu berean, Ibarretukada kalejirak herriko kaleak alaituko ditu.
21:30ean, Ikea Barri plazan, karpa baten azpian, helduen mozorro festa ospatuko da, Eñaut-Eriak eta Alex taldeek girotuta. Eta mozorro festaren sari banaketa amaitutakoan, erromeria hasiko da Altxa Porru-ren eskutik. Jaia, nahi duenarentzat, 03:00ak arte luzatuko da.
Asteartean, otsailak 17, Leioako haurrak izango dira jaiaren ardatza, haurren inauteriekin. Goizean, 11:00etatik 14:00etara tailer ugari egingo dira Txomin Arestiren karpan. Gainera, 12:30ean, Kiki Koko pailazoek umorez eta dibertimenduz beteriko ikuskizuna ekarriko dute.
Arratsaldeko jarduerak 16:30etan hasiko dira. Nabarmentzekoa da Diskofesta, 17:00etatik aurrera giroa alaituko duena, eta ordubete geroago haurrentzako mozorro-lehiaketa, non banakako zein taldeko modalitatean desfilatu ahal izango duten. Parte hartzeko izena eman beharko da, baina egun horretan bertan egin ahal izango da. Agur gisa, 19:00etatik 20:00etara sari banaketa egingo da.
INAUTERI INKLUSIBOAK
Gainera, nobedade gisa, Leioako Udalak soinu-inhibitzaileak diren kaskoak erosi ditu aurten, zaratarekiko sentikorrak diren haurrek haur-jarduerez berdintasunean gozatzeko aukera izateko. Haur-mozorroen lehiaketan sei haur-kasko pare eta beste bi haurtxoentzako egongo dira eskuragarri, behar dituzten familientzat. Ekitaldian zehar maileguan eskatu besterik ez da egin behar.
Leioako Udalak gero eta eskuragarriagoak eta inklusiboagoak diren programazio eta jarduerak sortzeko lanean jarraitzen du. Hori dela eta, soinu-inhibitzaileen ekimen hau Kultur Leioako programazioan errepikatuko da (adibidez, antzokian) baita dituzten ezaugarriengatik ohikoa baino zarata handiagoa eragin dezaketen jardueretan ere.
Udalak Leioako herritar guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera eta jarduera horiekin gozatzera.
Larunbata, otsailak 14
17:00etan- Haur eta Gazteentzako Puzgarriak eta tailerrak Errekalde Plazan
19:00etan- Haurrentzako / Familientzako Ikuskizuna. Animazio familiarra: DANTZA SALTSA J.R. Aketxe Plaza / Euria bada Barandiaran Behekoa Institutoa. MOZORRO FESTA FAMILIARRA
19:00etan- Kalejira. IBARRETUKADA. Leioako kaleak
21:30etan- NAGUSIENTZAKO MOZORROEN JAIA.EÑAUT-ERIAK + ALEX eta sari banaketa amaitutakoan, erromeria ALTXA PORRUren eskutik. Ikea Barri Plazan (karpa egongo da)
03:00etan- Jai bukaera
Asteartea, otsailak 17
11:00etan- Haurrentzako parkearen hasiera Txomin Arestiko karpan
12:30etan- Haur ikuskizuna: KIKI KOKO Pailazoak
14:00etan- Goizeko ekintzen bukaera
16:30etan- Arratsaldeko ekintzen hasiera
17:00etan- Haurrentzako animazioa: DISKOFESTA
18:00etan- HAURRENTZAKO MOZORRO JAIA. Partaideen desfilea. HAURRAK: TALDEKA – BANAKA. Kandelazubietan
19:00etan- HAURRENTZAKO MOZORRO JAIKO Sari banaketa
20:00etan- Jai bukaera