Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Leioako Udal Musika Banda: Urte hasierako kontzertua

enero 3

Leioako Musika Bandak adierazten du:

Aurten, proposamena aldatu nahi izan dugu, eta horregaitik, Urte Berriko kontzertu bat egitea aukeratu dugu. Bertan, zazpi obren errepertorio zabala izango dugu, kontu handiz aukeratu direnak, hainbat mundu musikalen aniztasuna parte hartzen duen programa bat sortuz.

Programa hau, J. Straussen II “Danubio Azul”, Arturo Márquezen “Danzón n° 2” obrez osatuta dago, besteak beste; baina horretaz aparte, Johan Strauss famatuaren “Marcha Radetzky” jotzea oso aproposa iruditzen zitzaigun. Gainera, kontzertu honetarako, gabonetako obra anitz egitea oso egokia iruditu zitzaigun, eta horregaitik L. Andersonen “Sleigh Ride” eta “A Christmas Festival” joko ditugu.

MUSIKARIAK: Leioa Musika Banda.
IRAUPENA: 60′.

Local

Leioako Liburutegia (Kultur Leioa) – (5ª planta (Taller 5))
José Ramón Aketxe, 11
Leioa, Bizkaia 054 España