Musikak Leioako kaleak hartuko ditu Musika Eskolako ikasleen eskutik.
Bertako ikasleek, musika herritarrei hurbildu eta ikasturtean zehar egindako lana partekatzeko asmoz, kontzertu txikiak emango dituzte herriko hainbat tokitan: Estartetxe kalean, Aldapa kalean, Sabino Arana etorbidean eta Udondoko bulebarrean. 18:30etik aurrera, ahotsezko eta instrumentuzko interpretazioez gozatu ahal izango duzu, hala bakarlarienak nola taldeenak.
Eguna amaitzeko, kontzertuak izango dira Jose Ramon Aketxe plazan eta Aldapa kalean, gure abesbatzarik nabarmenenek eskainita.
Aukera paregabea zuzeneko musikaz gozatzeko eta gure Udal Eskolan eta Kontserbatorioan ematen diren espezialitateak ezagutzeko. Ez ezazu huts egin! Guztiok musikalera!
MUSIKARIAK: Udal Musika Eskola.
» Non: Leioako kaleetan
» Eguna: Ekainak 13
» Ordutegia: 18:30ean
» Sarrera: Doan