Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Lekeitioko Sormen Astea 2025: «Frankenstein agurgarria»

junio 26

Lekeitioko 2025eko Sormen Astearen barne.

Ana Galarraga eta Petti.

Gonbidatua: Miren Agur Meabe

Errezitaldi eta performance musikatu honen bidez esperientzia berri batean dzanga egingo dugu. Zientzia eta musika uztartzen dituen eremuan izango gara. Hartu Frankenstein liburua (Mary Shelley, 1818). Atera erraiak. Nahasi esperimentu zientifikoekin, Despentesen pentsamenduarekin, lurpeko gorpuekin eta bihotz usteldu gabeekin. Gehitu etika eta astindu feminismoarekin.  Jantzi Pettiren musikarekin. Entzun Ana Galarragaren eta bien ahots eta gorputzetatik.

Frankenstein agurgarria gutun baten irakurketa performatiboa da. Victor Frankensteini zuzendutako gutunarena, zehazki. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaile eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak txirikordatuz, eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariaren ahots eta doinuen laguntzarekin errezitatzen du.

Zein dira zientziaren mugak? Aurreikusi gabeko ondorioak daudenean, norena da ardura? Zer pisu dute, oraindik, erruak eta damuak? Zergatik ukatzen zaio aitortza Mary Shelleyri? Lurpera liteke iragana? Nor da munstroa?

* Emanaldia bukatutakoan solasaldia izango da.

Local

Eusebio Erkiaga Kultur Etxea – (Azkue Aretoa)
Resurreción Mª Azkue, 5
Lekeitio, Bizkaia 057 España