Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Lekeitioko Sormen Astea 2025: «Hitzaurrea. Esperientzia digitala»

junio 23 - junio 26

Lekeitioko 2025eko Sormen Astearen barne.

PISZIFAKTORIA IDEIEN LABORATEGIA ETA FIKZIO FABRIKA

Inoiz pentsatu al duzu nolakoa izango den etorkizuna? Are etorkizunik izango ote den? Guk ere bai. Baina, zuk bezala, guk ere ez daukagu erantzun argirik.
Horregatik, soinu-esperientzia digital hau ez da etorkizunari buruzkoa. Edo, beharbada, bai. Gaurko urratsek sortuko dituztelako biharko bide berriak.

Egunero erabiltzen duzun mugikorra eta aurikularrak baino ez dituzu behar. Eta denbora, zure herritik paseatzeko. Esperientzia hau, funtsean, oinez gertatzen den jolas bat delako. Zure erabakien mende dagoen banakako ibilaldi bat.

Ongi etorri orainaldira. Ongi etorri etorkizunaren hitzaurrera.

Loraldiaren Sormen Digitala Bekaren irabazlea den proiektuaren estreinaldia da. Piszifaktoria ideien laborategiak eta Fikzio Fabrikak ibilbide erreal bat proposatzen digute kaleetan barna. Plazatik abiatuko gara eta norbera telefono mugikorra eta aurikularrak erabiliz, istorio baten barnean murgilduko da. Gure erabakien arabera, alde batetik edo bestera joango den istorioa.

* Emanaldia bukatutakoan solasaldia izango da sortzaileekin.

Local

Gallarta – Eusko Gudariak Plaza
Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Bizkaia 002 España