Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Lekeitioren 700. urteurrena: «Lekeitio bat komikieraz»

febrero 28

Lekeitioren 700. urteurreneko egitarauaren barne.

Joseba Larratxe marrazkilariak eta, Harkaitz Cano eta Unai Iturriaga gidoilariek 2022an aurkeztu zuten Ni ez naiz MIKEL LABOA (Elkar) komikia.

Euskal Herriko artistarik miretsi eta maiteenetako bat paperera eramateak poz adina buruhauste sortu zizkien: nola kabituarazi halako artista eta pertsona poliedrikoa ziento bat orrialdetan? Ohiko biografia bat egin? Fikzioa erabiltzeko libre sentitu? Sartzen da Lekeitio bat komiki batean? Berbaldi honetan komikia osatzeko prozesuaz, kanpoan geratutako ideiez, argitaratu osteko oihartzunez eta beste zenbait konturi buruz arituko dira Larratxe, Cano eta Iturriaga, Gaizka Sarasola musikariaren laguntzarekin. Libre, Lekeitio batean bezala.

Local

Urdulizko Kultur Etxea – (Urdulizko Kultur Etxea)
Aita Gotzon, 16 bis
Urduliz, Bizkaia 089 España