Lekitxoko Etxea (2019): Janire eta Maitane ahizpak dira eta urte bete baino gehiago daramate hitz egin gabe. Aitona hiltzean, Lekeition duten familia etxearen oinordeko bihurtu dira eta etxearekin zer egin erabakitzeko elkar ikustera behartuta daude. Batek etxea saldu nahi du, besteak ordea, konpondu eta bizitzera joan.
El Hilo de la Lamnia (2022): Kondaira bat, lehen eta ahaztezina den maitasun istorioa eta ilobari gustuko duen neskato ederra bereganatzen lagunduko dion aitona baten saiakera.
Benito Ansolaren film laburrak:
Beranduegi (1979): Gazte batek, lo dagoela, amesgaizto bat izan du. Etxeko ataritik irteterakoan gorpu bat aurkituko du biltegian. Hurrengo egunean, esnatu eta kalera doala, ate parean odol arrastoak ikusiko ditu eta korrika laguntza eske aterako da.
Kaskinak eta Kaskidunak (1982): Herri txiki bateko apaizak, auzoko baserrian bizi den familia baten laguntza deia jaso du. Iristean, alaba deabrutua izan dela konturatuko da eta exorzismo bat egin beharko dio askatzeko.
Bost Mila Pesetagatik (1984): Eskolatik irtetean, bi lagun bizikletan buelta bat ematera doaz eta lurrean kartera bat aurkitzen dute. Gertaera hau izango da film labur honen inguruan dagoen misterio guztiaren ardatz nagusia.