Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Lekuz Leku 2025: egitaraua

junio 25 - junio 28

XXI. edizio honetan, LEKUZ LEKUk (ACIELOABIERTO SAREAri elkartutakoa), bertoko, nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko ditu, gune bakoitzerako sormen zehatzekin. Ekainaen 25etitk 28ra bitartean, Abandoibarrako Pasealekuan eta La Fundición artoan izango da.

Helburua: dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzea. Horretarako, lan koreografikoak hiri-inguruneetara eramanez.

LEKUZ LEKU jaialdiaren programazioa dantza-pieza laburrak ditu, hirigunean, leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan.

Hiriaren eta ekintza koreografikoaren arteko topaketa osatzen du, hiriko ikusleen eta hizkuntzen aniztasunaren artean.

Ondare artistikoaren balioa berretsi egiten du:dantzaren bidez, ibiltariak ikasten du plaza bat, paisaia bat, txoko bat eta bestelakoak modu desberdin batean begiratzen, eta lekua berraurkitu egiten du.

Sormena, hurbiltasuna, dantzaren eta erritmoaren gertutasuna eta horren gozamena indartzen du, modu irekian, elkarrekintzako testuinguru batean.

Lekuz Lekuk publikoarekin izan daitezkeen harremanak aztertzen ditu, hurbiltasuneko eta lurraldearekin konektatzeko dinamika batean. Esperientzia komun berriak, askotariko formatu artistikoak, amateurrekin egindako proiektuak: artistak eta audientziak dantzaren inguruan biltzen dira, haren forma guztietan. Aurkikuntza eta aniztasuna dira erdigunea, sortzen ari direnak eta ibilbide luzeko sortzaileen pieza berriak, estreinaldiak…

Jaialdiak harremana sortzen du: bestearekin, ingurunearekin, bizi garen ekosistemarekin… Topaketa sustatzen du, ikuspuntuak gurutzatzen ditu, pentsamenduak berritzen ditu… elkar topatzearen plazera berreskuratzeko uneak sortzen dituen elkarbizitzarako energiarekin.

Local

1950eko hamarkadako eskola eta kapera, eta Langileen etxebizitza
Legazpi, Gipuzkoa 051 España