Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Léolo» (Jean-Claude Lauzon)

diciembre 13, 2024

Montrealgo auzo xume batean bizi den haurra da Leo Lauzon, bizitza txiro batean harrapatuta. Gauero, oroitzapenen, ametsen eta irudimen handiaren bidez ihes egiten saiatzen da, baina familiaren errealitate gordinak eten egiten ditu beti bere fantasiak: familia osoaren hesteetako osasunarekin obsesionatuta dagoen aita du, beldurrak preso bizi den anaia kulturgilea, burutik egindako bi ahizpa, inork jaramon handirik egiten ez dion aitona, eta familiako mikrokosmosa menperatzen duen ama itzela.

Aurkezlea: Josemi Beltrán.

Fitxa teknikoa: 

  • Zuzendaritza: Jean-Claude Lauzon
  • Gidoia: Jean-Claude Lauzon
  • Musika: Richard Gregorie
  • Antzezleak: Maxime Collin, GIlbert Sicotte, Ginette Reno, Julien Guiomar…
  • Herrialdea: Kanada
  • Urtea: 1992
  • Iraupena: 107 minutu

Informazio gehiago Filmaffinity-ren webgunbean: Léolo.

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España