Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Leonora»

marzo 7

Leonora Carrington margolari, eskultura eta idazle surrealista ospetsuaren unibertsoarekiko hurbilketa poetiko eta askea da, eta arreta berezia eskaintzen die sortzailearen gaztaroko urteei eta Gerra Zibilaren ondoren Espainiatik igarotzeari. Obrak ez du atzemate biografikoaren asmoa, baizik eta sortzailearen espiritu burugabe eta bikainaren zatiak eszenan aurkeztea — presente egitea, presente ematea

Leonora Carringtonen erresistentziarekiko, errebeldiarekiko eta askatasun nahiarekiko maitasun gutuna da. Carringtonen beraren “Memorias de abajo” egunkarietan oinarrituta, lanak hainbat gai jorratzen ditu, hala nola, bokazio artistikoaren sorrera, indarkeria psikiatrikoa eta irudimena denboren eta munduen lokailu gisa.

Leonora Carringtonen existentziaren eta sorkuntzaren indar magnetikoak — termino horiek pluralean erabiltzea egokiagoa litzatekeen arren — oraindik ere dei egiten digute, haietan garai oso bateko argiak eta itzalak ez ezik, aparteko gizaki baten borondate indarra eta aparteko arte lan baten misterio distiratsua ikusten ditugulako.

Alberto Conejero, Leonoraren egilea

  • Testua eta zuzendaritza: Alberto Conejero
  • Musika eta soinu-espazioa:  Luis Miguel Cobo
  • Argiztapena: Leticia L. Karamazana
  • Mugimendu aholkularitza: Luz Arcas
  • Argazkiak eta bideoak: Susana Martín
  • Zuzendari laguntzailea: Laura Rozalén
  • Antzezlea: Natalia Huarte

Local

Barakaldo Antzokia – (Antzokia)
Juan Sebastian Elkano, 4
Barakaldo, Bizkaia 013 España