Aurtengo Santakrutz jaiak irailaren 13an hasiko dira, betiko moduan, eta 21ean amaituko dira. Hala ere, aurreko asteburua giroz beteta egongo da Lezo, izan ere Altamirako jaiak ospatuko dituzte eta olinpiadak zein Gazte Eguna ere asteburu honetan izango dira.