Abrázame Bilbao liburuaren aurkezpena Antton Bastero egilearen eskutik.
Sinopsia:
Lurpeko tunel sare misteriotsu baten aurkikuntza ezohikoaren ondoren, Marisol kazetari gaztea Bilboren gainean dagoen bilbea ikertzera doa. 24 ordu eskasetan, Malaysiatik kontrolatutako tresna elektroniko arraroen agerpenarekin eta hainbat hilketaren segidarekin jazotzen dira gertaerak. Intrigaz beteriko istorio izugarria, Antton Basteroren fikzio beltz gastronomikoko eleberri berri hau irakurtzen duten pertsona guztiak harrapatuko dituena, “La banda del chipirón en su tinta” eta “El secuestro de Marijaia” lanen arrakastaren ondoren.