Erraza da feminismo abolizionistak “alokairuzko sabelak” gisa izendatutako fenomenoaren kontrako jarrera morala izatea, baina askoz zailagoa da errealitate globalizatu honi konponbide politiko egingarria aurkitzea. Zein izan daiteke bidea emakumeen eta umeen eskubideak defendatzeko, gorputz autonomia errespetatzeko, ugalketa-merkatuen gosea frenatzeko eta punitibismoaren lokatzetan ez erortzeko?
Aingeruak eta neskameak June Fernandezen azken liburua da eta, bertan, hainbat ezagutza-esparru eta ikuspegi politikotako euskal feminista esanguratsuekin batera debate konplexu honi ekingo dio.