Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Liburu aurkezpena: «Amorante frantsesa» (Miren Agur Meabe)

mayo 29

Miren Agur Meabek Amorante frantsesa liburua aurkeztuko du jendaurrean.

Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962). Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du. Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n Azalaren kodea eta Bitsa eskuetan poema-liburuengatik, eta Espainiako Poesia Sari Nazionala 2021an Nola gorde errautsa kolkoan liburuagatik. Kristalezko begi bat (2013) eta Hezurren erretura (2019) dira bere prosazko lan garrantzitsuenak. Amorante frantsesa (2025) du azken lana, poema bidez idatzitako nobela.

Aurkezlea: Leire Palacios.

Laburpena: 

«Bioletak hazten zaizkit ezpainen bueltan. Udaberriko / euriak bustita./ Beren urdinak gogorarazten dit/ zein ederrak / izan daitezkeen/ bakarrik dauden gauzak». Nola irakurri Diane Wakoski izeneko poeta baten hitzak hilda agertu den ikasle baten pusken artean?

Egunero etxerakoan bizkar gainera igotzen zaizkion itzalez inguratuta bizi da, basoan, kontakizun honetako protagonista, Agurtzane. 60 urte beteak, atezaina da ikastetxe batean eta bi egiteko nagusi ditu: osasun mental arazoak dituen ahizpaz arduratu eta berriz loratzeko sentitzen duen irrika asetu. Irati Beraza ikaslearen gorpua Artxandan agertu izanak, ordea, detektibe amateur bilakatuko du. Lagunak, txakur adoptatu bat, urtegia, iraganeko absentziak eta maitale berri bat gurutzatuko dira bere bizimoduan. Ezustekoz betetako bakardadea, basoko argi eta soinuekin nahastean.

Poema bidez idatzitako nobela da Miren Agur Meaberen lan hau, pertsonaia arrunt baten epopeia xumea, thriller ukituekin.

Local

Ernest Lluch Kultur Etxea – (Ernest Lluch K.E.)
DK. Anoeta pasealekua, 7
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España