
Helga Massetani eta María José Noainek Atlas Emocional del Urumea. Los diez afluentes sentimentales liburua aurkeztuko dute.
Liburua Cristina Enea Fundazioak gidatutako proiektu baten emaitza da. Urte batez, Urumeatik gertu bizi eta elkarbizi diren pertsonak partaidetza-prozesu batean murgildu dira bizkarrezur likido honen ertzean bizitako pasadizoak, bizipenak eta esperientziak partekatzeko. Hala, Urumeako Atlas Emozionala definitu dute. Proiektuaren ikertzaileek ekimenaren emaitzak partekatuko dituzte, argitalpenean jasotakoak plazaratuz.