Amaia Telleriaren Aurpegiak nerabeentzako eleberriaren aurkezpena.
Amaia Telleria Mujikaren istorio ausart honek ustez perfektua den gizarte baten atzean ezkutatutako sekretuak azaleratzen ditu. Appegiak deituriko betaurreko bereziek edertasunaren irudi idealak sortzen dituzte, baina protagonistak laster jakingo du benetako edertasuna ez dagoela kanpoan, barnean baizik. Teknologia, autoezagutza eta gizarteak ezarritako presioei buruzko kontakizun bat da Aurpegiak.
Liburu honen editorea izan den Miren Mujikak, eta Amaia Telleriak azalduko digute eleberri honen nondik norako nagusiak.