Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Liburu aurkezpena: «Cómo desaparecer completamente»

septiembre 18

Mariana Enriquezek bere azken liburua aurkeztuko du Azkuna Zentroan: «Cómo desaparecer completamente» (Anagrama, 2025).

Mariana Enriquez (Buenos Aires, 1973) kazetaria da, Página/12?egunkariaren Radar gehigarriaren zuzendariordea, eta irakaslea. “Argenitar narratiba berria” deritzoneko kidea da, eta literatura gotikoa eraberritu du, alde batera utzirik Erdi Aroko gaztelu, jauregi eta abadiak eta egoera garaikideetara joz, hala nola Argentinako diktaduraren garaira edo 60ko eta 70eko Londres psikodelikora.

Egunerokotasunaren alderdi makurrak aurkitzea, azaleratzen ez den baina sakon sentitu ohi den hori aurkitzea: horixe da argentinar idazlearen lanen ezaugarri bateratzailea.

Enriquez 19 urte zituela hasi zen literatura argitaratzen, eta zenbait hizkuntzara itzuli dira haren obrak; horri esker, Booker Prize sariketako finalista izan zen 2021ean “Los peligros de fumar en la cama” (Anagrama, 2017) eleberriarekin. Bere literatura-ibilbidean, aipatzekoak ditu “Bajar es lo peor” (Anagrama, 2022), “Chicos que vuelven” (Eduvim, 2015) eta “Las cosas que perdimos con el fuego” (Anagrama, 2016) fikziozko obrak, besteak beste.

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Auditorio)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España