Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Liburu aurkezpena: «Elisa Beltrán, el último tranvía»

septiembre 4

Elisa Beltran Ruiz de Alda errenteriarra zen. Senarrak hil zuen 1948an, itsasora botata.

Gure adineko pertsonek bizirik mantendu dute oroimenean, liburu honek erakusten digun bezala, eta hurrengo belaunaldiak izan beharko dira ahanzturan eror dadin eragozten dutenak, memoriarik gabeko herria herri pobrea baita.

Argentinatik datoz Elisaren bi alabak: Rosario (Charo) eta María Eugenia, zenbait bilobekin batera, Elisaren oroimenez egiten diren jardueretan parte hartzeko. Liburu honek, Xabier Susperregiren eskutik, Elisaren bilobaren laguntzarekin, Elisa Jure, Norma Domancich, Tere Villalobos ilustratzailea eta mundu osoko dozenaka artista eta poeten parte-hartzearekin, akabatutako bizitza bakoitzaren balioa erakustera datorkigu.

Liburua aurkeztuko dute: Elisa Jure, Itsaso Cruz eta Xabier Susperregik, euren arrastoa ere utzi nahi duen ekitaldian.

Helduentzako ekitaldi bat, gazteleraz.

Sarrera libre eta doan. Ez da aurretik izeninik eman beharko edo gonbidapenarik jaso. Edukiera mugatua.

Errenteriako Udala eta Lekuona Fabrikaren eskutik.

 

 

 

 

Local

Lekuona Fabrika – (Mikelazulo elkartea)
Av. Ugarritza, 1,
Errenteria, Gipuzkoa 067 España