
Ane Ablanedo Larrion idazlearen Heziketa librea liburuaren aurkezpena egingo da.
Heziketa librea liburuak haurrek libre(ago) izateko beharko luketen heziketa eta haziera ditu hizpide, bizitzaren lehen urteetan garatzen direlako burujabetasunerako behar diren oinarrizko baldintza psikologikoak. Sistemaren kritika zorrotza da, eskolak soberan duena antzeman eta benetan emantzipatzaile izango den eskola-eredu bat irudikatu dezagun.
Hau ez da “heziketa libreak” nolakoa izan behar duen ikasteko gida bat, askatasuna ezin delako orokortu edo normatibizatu, eta norberak behar duelako berea definitu, benetan libre izango bada. Gogoeta hariak dira, askatasuna kontzeptuaren interpretazio pertsonala eta bizitza onari buruzko hausnarketa kritikoa. Horrek izan beharko lukeelako heziketaren esanahia: gazteagoei eskaintzeko dugun bizitza.