Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Liburu-aurkezpena: «La ciudad de las luces muertas» (DAVID UCLÉS)

febrero 9

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean, David Uclés idazle jaendarraren «La ciudad de las luces muertas«  liburuaren aurkezpena izango da otsailaren 9an, astelehenean. Autorearekin batera, Elena Sierra kazetaria gerturatuko da, eta aurtengo Nadal Saria jaso duen obrari buruzko xehetasunak azalduko dituzte biek.

www.bilbaokultura.eus webguneko gonbidapenak agortu dira baina 25 bat sarrera liburutegian bertan jaso ahal izango dira ekitaldia hasi baino ordubete aurretik. Era berean, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da.

«La ciudad de las luces muertas« gerraosteko Bartzelonan garatzen da, Carmen Laforet gazteak eragindako itzalaldi misteriotsu baten ondorengo erabateko iluntasunean. Garai ezberdinetako idazle eta artistak hiriari argia itzultzen saiatuko dira, errealitatea eta fikzioa nahastuz eta Bartzelona literarioari omenaldia eginez. Gertaera horren ondorioz, idazle eta artista batzuk bizitzara itzuli eta topaketa gertagaitzetan gurutzatuko dira. Era horretan, Picassok negar eginaraziko dio Simone Weili, eta Cortazarrek Laforet erretratatuko du; Gaudik oinezkoak bernizatuko ditu; Bolañok, berriz, aurrea hartuko dio heriotzari; Garcia Marquezek txalupa batean ihes egingo du, eta George Orwellek Montserrat Caballé, Nuria Espert eta Jordi Savall babestuko ditu gerrako proiektiletatik. Nobelaren ideia da sorkuntza artistikoa gizartearen kontzientzia sakona dela, eta arteak soilik itzul diezaieketela arrazoiaren argia galbidearen eta hondamendiaren  itzalei.

David Uclés, idazlea izateaz gain, musikaria, marrazkilaria eta itzultzailea ere bada. Hizkuntza-ikasketak egin zituen, eta gaztelania, alemana eta ingeleseko irakaslea izan zen Alemanian, Frantzian eta Suitzan. Ingalaterran ere bizi izan zen, eta hainbat urte eman zituen Galizia, Euskadi eta Katalunia artean, egun Madrilen bizi den arren. Orain arte, lau eleberri idatzi ditu: “El llanto del león” (2019), “Emilio y Octubre” (2020), “La península de las casas vacías” (2024) eta “La ciudad de las luces muertas”, 2026ko Nadal Saria jaso duena. Aurreko lanak sari ugari jaso zituen; tartean, Kritikaren 2025eko Andaluzia Saria, Dulce Chacon 2025 Saria, Letren 2025eko Andaluzia Saria, Urteko Liburu Onenaren Cálamo Saria edo Eleberri Historiko Onenarentzako Gijóngo Aste Beltzeko Espartaco Saria. Horrez gain, urteko bigarren liburu onena gisa aukeratu zuen Babeliako urteko zerrendako epaimahaiak (2024). Uclesek, halaber, hainbat komunikabidetan kolaboratzen du; hala nola, La Vanguardia, El País, Diario Jaén eta SER Katean.

Elena Sierra (1978) kazetaria da, Informazio Zientzietan lizentziatua UPV/EHUn. 2000. urtean EL CORREOn sartu zen, lehendabizi Iritziaren atalean eta aurrerago Kulturan eta hainbat gehigarritan. Gaur egun, kultura, gastronomia eta planei buruzko gaietan esku hartzen du. Era berean, jardunaldien eta ekitaldien komunikazioan eta antolaketan lan egiten du, eta ikus-entzunezko eta idatzizko gidoiak egiten esku hartu du.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barnean kulturari eskaintzen zaion gunea da. Kulturgunearen helburuetako bat da literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea.

Local

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España