URRIAREN 10EAN, 19:00etan, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Juan Jose Millasek eta Juan Luis Arsuaga paleontologoak idatzitako «La conciencia contada por un sapiens a un neandertal» liburuaren aurkezpena hartuko du.
Trilogiako azken liburua da, non bi egileak buru-belarri aritu diren azken urteetan, eta egungo literatur panoraman parekorik ez duen proiektua da. Bere helburua giza izaeraren esplorazio bat planteatzea da, premisa honekin: Juan Luis Arsuagak, sapiens papera hartuz, Juan José Millási, neandertal rolean, zientziaren ikuspuntutik bizitzaren misterioak azaltzen dizkio, nobelagileak idatziz jar ditzan.
Ahalegin horren ondorioz, aurretik bi liburu iritsi ziren («La vida contada por un sapiens a un neandertal» eta «La muerte contada por un sapiens a un neandertal»), salmenta-arrakasta bihurtu zirenak. Bidebarrieta Kulturgunean aurkezten den obrarekin, egileek itxi egiten dute kritikak goraipatu eta publikoak bikain jaso duen trilogia hau.
César Coca kazetaria Juan José Millás eta Juan Luis Arsuagarekin batera izango da Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan eta aurkeztutako liburuaz hitz egingo du. Aurkezpenera joan nahi duten pertsonek sarrerak erreserba ditzakete, Bilbao Kulturaren web gunearen bidez.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.