María José Noain Maurak Las mujeres en la Historia del Arte liburua aurkeztuko du Ylenia Benito kazetariarekin izango duen solasaldian.
Artearen Historian zehar, emakumeek hamaika zailtasun aurkitu zituzten beren sorkuntza artistikoa profesionalizatzeko. Lortu zutenak, gainera, ikusezin bilakarazi zituzten. Liburu honetan gai horiei guztiei buruzko gogoeta egiten da eta artista nabarmenen bizitza eta obra aurkezten da. Horretaz guztiaz eta liburua egiteko prozesuaz hitz egingo du egileak.