Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Liburu-aurkezpena: «Mauro» (Mikel Guerendiain)

octubre 27

Soraluzeko Udal Liburutegiak liburutegien egunaren baitan antolatutako liburu aurkezpena; gazteleraz izango da.

Mauro, Mikel Guerendiainen lehen eleberria, Europako kartzela ihesaldirik handienetakotzat jotzen den gertaeratik abiatzen da. 1938ko maiatzaren 22an, zortziehun preso inguruk ihes egin zuten San Cristobalgo penaletik, Iruñea kanpoaldean, urte horietan kartzela frankista bihurtua zena.

Mauro, Mikel Guerendiainen lehen eleberria, Europako kartzela-ihesaldirik handienetakotzat jotzen den gertaeratik jaio zen. 1938ko maiatzaren 22an, zortziehun preso inguruk ihes egin zuten San Cristobalgo penaletik, Iruñea kanpoaldean, urte horietan kartzela frankista bihurtua zena. Inork ez zuen odol deliturik. Horietako asko hil edo atxilotu egin zituzten ihesaren ondorengo orduetan, baina beste batzuek mendira ihes egitea lortu zuten, Frantziako mugara oinez iristeko asmoz. Egunetan zehar, Nafarroako iparraldeko mendietan ehizaldi bat izan zen, eta bertan, iheslariak eta haien jarraitzaileak ez ezik, batzuen eta besteen presentziak bizitza aldatu zien mugako herri horietako biztanleak ere bildu ziren. Eta bizitza horiek dira, hain zuzen ere, eleberri honi forma ematen diotenak.

Local

Kalebarren, 8
Soraluze-Placencia de las Armas, Gipuzkoa 065 España