2025eko urtarrilaren 24an, ostirala, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak «Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu. BilbaoArte Bilduma« liburua aurkeztuko du, otsailaren 2ra arte indarrean dagoen erakusketari buruzkoa. Aurkezpenean Lorenzo Galgó, Iñigo Villafranca Apesteguia (komisarioak) eta Mikel Ruiz Pejenaute (diseinatzailea) egongo dira. Aurkezpenaren ondoren, Leire Lacunza artistak «Eguzki-efektu bat» interbentzio performatiboa egingo du. Sarrera librea eta doakoa da lekua bete arte.
Eguzki-efektu bat performance bat da, paisaia argitsu bat gogora ekartzen duena barne-espazio batean. Leirek argiaren efektu fisikoak esploratzen ditu, distira une bateko itsutasun forma gisa; argiztapena eta itzala, irudiaren posibilitate-baldintzak bezala.
Izenburua Nick Landen hitz hauetatik dator: “bizitza, edozein lur-prozesu, eguzki-fluxuaren une bateko geldiune bat baino ez dira”. Eguzki-energiaren helmuga osoko xahuketa bada, heriotza da bere helburu bakarra, eta bizitza, aldiz, xahuketa horri aurre egiten dion erresistentzia. Artearen historian zehar, erresistentzia horren adierazpide desberdinak aurkitzen ditugu; horiek, bilduma baten kasuan bezala, materiaren iragankortasuna gainditzen saiatzen dira.
LEIRE LACUNZA MIRANDA (Donostia, 1996) Arte Ederretan lizentziaduna eta Pinturan masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak (Tabakalera) zuzendutako Artistentzako Tailerrean parte hartu zuen. 2019an, sei hilabeteko artista-egoitza bat osatu zuen Shangyuan Art Museumen, Pekinen, eta 2021ean, BilbaoArte beka jaso zuen Erresidentzia eta Estudioak Esleitzeko kategorian.
Hainbat erakusketatan parte hartu du, besteak beste, Amp XXVIII ZAURIA/LESIÓN en Okela Sormen Lantegia (Bilbo), PALADIN en Sala Bastero (Andoain) Eremuak programaren barruan, PINTURA MURALA Horcasitas jauregian (Balmaseda), ZURE BEGIAK BESTEARENAK DIRA. TU REFLEJO ES EL MISMO Bizkaiko Batzar Nagusietan (Bilbo), KEAK LUR HARTU DU Aire Galleryn (Bilbo) eta MATERIA AZKAR Shangyuan Art Museum-en (Pekin), besteak beste.
Gaur egun, lan teoriko-praktikoetan dihardu, UPV/EHUko Arte Garaikidearen Ikerketan doktoretza-programaren barruan.