Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Liburu aurkezpena: «Nekropolia» (Boris Pahor)

octubre 15, 2024

Nekropolia liburuaren aurkezpena, Santi Leone liburuaren itzultzailearekin eta Eneko Aizpurua aurkezle bezala.

Nobela autobiografiko paregabea da Nekropolia, XX. mendeko literaturaren maisulana. Eslovenieraz idatzia eta 1967an lehen aldiz argitaratua, 90eko hamarkadatik aurrera ezagutu zuen bigarren loraldi bat, italierara, frantsesera, ingelesera, alemanera, espainierara, katalanera eta finlandierara itzulia izan zenean. Liburu honekin, irakurlearen gogoa astintzen du Pahorrek, gerraren eta kontzentrazio-esparruen izugarrikeriak kontatuz, baina baita presoen elkartasuna eta gizatasuna agerian utziz ere. Bizirik atera denaren erru-sentimendua saihestu gabe, kontrara, bere gain hartuz, aurrera egiteko, irauteko, azken buruan bizitzeko irrika gailentzen zaio kontakizunari.

Local

Karrikiri
Xabier Karrikaren Jaitsiera, 4 behe
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España