Orhipean. Gure Herria ezagutzen liburuaren aurkezpena.
Edizio erabat berritua dakarte, euskal kulturaren dibulgazioko “klasiko garaikide bat” bilakatua da jada liburua. Euskaldunontzat, alde batetik, guk geuk gure hizkuntzaz gain, euskaldunon tradizozko unibertso kulturala eta mundu ikuskera ezagutu dezagun, baina kanpotarrentzat ere, gure herria ezagutu dezaten tresna garrantzitsua izan da azken 32 urteotan, euskaraz, katalanez, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez milaka ale zabaldu direlako munduan zehar.