Garazi Albizua komiki eta zientzia fikziozko zenbait eleberri kaleratu ditu: Nola egiten dute dortokek?, Kemena, Izadia, Geun, Lea ipurterrea eta harmonika trebea eta Iruleak, gehienak Denonartean argitaletxe nafarrarekin.
Idazmen eta literatur tailerrak ematen ditu, besteak beste, Santurtzi eta Erandioko literatura taldeak, Bilboko Louise Michel liburutegiko sormen tailerra, eta hainbat jardueratan parte hartzen du zenbait Emakumeen Etxetan ere.
Termita bere azken eleberria da eta Galaxia Gutenberg argitaletxeak kaleratu du.