Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Liburu-aurkezpenak: «Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da» (Hasier Larretxea) + «Berbelitzen hiztegia» (Anjel Lertxundi)

diciembre 14, 2024

Hasier Larretxea eta Anjel Lertxundi idazleek beren azken lanak aurkeztuko dituzte elkarlanean: Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da eta Berbelitzen hiztegia

Parte hartzaileak:

  • Hasier Larretxea, idazlea
  • Patxi Larretxea, aitarekin elkarlanean
  • Anjel Lertxundi, idazlea
  • Gidaria: Santi Leone

Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da, Hasier Larretxea

Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da lirismo haundiko liburu autobiografikoarekin datorkigu Hasier Larretxea, non testu bakoitza bere joan-etorri eta begiradaren leiho ireki bat den.
Bertan, afektibitatea, identitate personala eta homosexualitatea dira liburuaren ardatzak. Gai horiek ikusmira desberdinetatik jorratzen ditu idazleak: haurtzaroko eta landa eremuko bakardade eta erreferente gabezietatik nerabezaroko bilaketetara iragaiten da, tartean, gogoeta eta gertakari pertsonalak tartekatuz. Aitari (eta kasu honetan egurketaria eta herri kirolaria den gizona) eskainitako zenbait testu hunkigarri aipagarriak dira.

Liburua garatzen den ahala, eta idazlearen esperientziek hirira daramaten heinean, bertako bizitzaren inguruko esperientziek pisu haundiagoa hartzen dute, landa eremuarekiko duen erlazioaren, loditasunaren, identitateen, gentrifikazioaren, LGTBI kolektiboaren kontraesanen, heldutzearen, bikote erlazioaren eta maitasunaren, estres eta antsietatearen edota literaturari buruz hausnarketen dietario baterantz hurbiltzeraino zenbait unetan.

Berbelitzen hiztegiaAnjel Lertxundi

Berbelitz, liburuko itzultzaile protagonista, gaztetatik hasi zen beste hizkuntzetako obrak euskarara itzultzen, beste munduak, beste begiradak, beste kulturetako sentiberatasunak euskarara ekartzen. Jakin-gose, apunteak hartzeko ohitura du bere itzultzaile lanaz bezala bere bizitza xumeko gorabeherez ere. Baina, urteari urte, apunteak pilatzen joan zaizkio, karpetak eta karpetak bete ditu ikusi eta bizi izan duenari buruzko apunteekin, bere baitako hausnarketekin, etxetik kanpora eta kanpotik etxera egindako bidaia benetakoekin eta mentalekin.

Baina urtetako lanak merezi izan ote du, hainbeste paperen artean ba ote dago fundamentuzko ezer? Apunteak erre ez erre dagoela, lagun idazle bati eskaintzen dizkio karpetak, zernahi egin dezan bertako apunteekin. Idazleak, karpetetako materiala begiratu ostean, interesgarriena jaso, eta lagunaren obsesio nagusien hiztegi bat «itzultzaile baten lanabes nagusia» osatuko du Berbelitzen hainbat testurekin.
Fikzioaren eta saiakeraren arteko testu hibrido bat da emaitza; Berbelitz itzultzailearen bitxikeriak eta jenialtasunak aurkituko ditu irakurleak haren oroitzapenen eta eguneroko bizitzaren zabuan.

Local

Kondestable Civivox-a
Nagusia, 2
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España