Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Liburu Egunak 2026: Bernardo Atxaga eta «Enarak» bere azken liburuaren aurkezpen berezia

abril 14

 
Nobela honetako narratzaileak Arroagoia inguruko mendiak poliberdeak direla dio. Estilo berean adierazita, beldurrik gabe segurtatu liteke irakurleak poliatseginez irakurriko duela: Enarak suspensea aurkituko du haren orrialdeetan, umorea, sakontasuna, lengoaiaren erabilera arina, ausardia.Urtain da nobela honen lehen pertsonaia; pintore profesional bat, azkena. Enarak ere hor daude, etengabe hegan segundoko hamar metro eginez. «Bernardo Atxagak berria den zerbait idatzi du. Aparteko nobela».

BIOGRAFIA

Asteasun jaioa 1951n, bere benetako izena Jose Irazu Garmendia da. Aipagarri dira bere liburuen artean, Bi anai (1985), Obabakoak (1988, Euskadi Saria eta Premio Nacional de Narrativa, IMPAC European Literary Award sarian finalista), Behi euskaldun baten memoriak (1991, Julia Eccleshare-k 1001 Children´s Books You Must Read Before You Grow Up katalogoan jasoa), Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003, Grinzane Cavour saria, Mondello saria eta Times Literary Supplement Translation saria), Zazpi etxe Frantzian (2009, Estatu Batuetan 2012an argitaratutako hogei fikzio-liburu onenetako bat, Publishers Weekly-ren zerrendaren arabera), Nevadako egunak (2013, Euskadi Saria, Estatu Batuetako PEN America sarietan finalista), Etxeak eta hilobiak (2019), Kilker bat autopistan (2020) eta Enarak (2025). Poesiaren arloan, Etiopia izan zen bere lehen liburua (1978), eta Italiako Cesare Pavese saria irabazi zuen Dall´altra parte della frontiera poema bildumarekin (2003). Azken liburua arlo honetan, Paradisuaren kanpoko aldeak (2023). Lau filma egin dira bere liburuekin: Obaba (Montxo Armendariz, 2005), Zeru horiek (Aizpea Goenaga, 2006 ), Bi anai (Imanol Rayo, 2011) eta Soinujolearen semea (Fernando Bernues, 2018). Antzerkiaren arloan, Calixto Bieitok Obabakoak taularatu zuen 2017an, eta Arriaga Antzokian estreinatu. Espainiako Letren Sari Nazionala jaso zuen 2019an bere obra osoagatik, eta LIBER saria 2021ean. Hogeita hamabost hizkuntzatan irakur daiteke bere obra. Euskaltzaina da 2006. urteaz geroztik.

Jarduera hau Liburu Egunen egitarauaren parte da. Izan ere, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Udalaren Liburutegi Sareak jarduera ugari antolatu ditu apirilaren 13tik 23ra bitartean.

Beste jarduera batzuk Liburutegi Sarean

Liburu Egunetako programazio bereziaz gain Liburutegi Sareko beste jarduerez gozatzeko aukera daukazu.

Local

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España