Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Liburu Egunak 2026 Gasteizen

abril 13 - abril 23

Apirilaren 13tik 23ra Liburu Egunak itzuliko dira. Udal Liburutegien Sareak bultzatutako jarduera hau lekuz aldatuko da eta, lehen aldiz, Montehermoson egingo da. 

Programa apirilaren 13an, astelehenean, hasiko da, Nativel Preciadoren azken lanaren aurkezpenarekin: El pan de mis hijosIntriga, metaliteratura eta autofikzioa bateratzen dituen eleberri honek umore-sen handia, apartekoa eta ahaztezina den pertsonaia honen ezaugarria, biltzen du. Aitziber Pérez de Karkamo arabar komunikatzaileak idazlea elkarrizketatuko du, literaturan eta kazetaritzan orain arte izandako ibilbide luzearen eta sarituaren inguruan. Gainera, azken liburuaz ere hitz egingo dute.

Hurrengo egunean, Obabakoak lanari esker Euskadiko Saria eta Narratibako Sari Nazionala jaso zituen idazlearen, Bernardo Atxagaren, txanda izango da. Egileak bere azken eleberriaren, Enarak izenekoaren, inguruko aurkezpen oso berezia egingo du euskaraz. Proiektu desberdin eta apurtzaile honi buruz hitz egiteko, testuak, irudiak eta beste elementu batzuk erabiliko ditu.

Apirilaren 15ean, asteazkenean, Laura Pérez Vernetti helduentzako komikien Espainiako aitzindariaren kontakizun bisualean oinarrituko da saioa. La venus de los tacones bere azken lana aurkeztuko du, eta emakumeek komikigintzan lekua izateko dituzten zailtasunak ere hizpide izango ditu, mundu hori tradizioz oso maskulinoa izan baita. Elkarrizketa Azucena Mongek, duela 20 urtetik komikiarekin lotutako lengoaiako tailerretan eta historian espezialista denak, gidatuko du.

Lorenzo Silva hurrengo egunean iritsiko da Kulturunera bere azken liburua aurkeztera: Con nadie. Naiara López de Munain kazetariak, gainera, literatura garaikidearen erreferente eta guztira bi milioi eta erdi irakurle baino gehiago izan dituzten eleberri poliziako eta historikoen egile gisa izandako literaturako ibilbide zabalari buruzko elkarrizketa egingo dio.

Hitzordu bikoitza apirilaren 21ean, asteartean, izango da eta bertan izango dira Javier Alcázar testuen egokitzailea eta Manu Arroyal ilustratzailea. Bikoteak Nando Lópezen La edad de la ira liburua oinarri hartuta egindako (APDEMArekin eta Euskadiko Irakurketa Errazaren Elkartearekin lankidetzan) Irakurketa Errazerako egokitzapena aurkeztuko du. Lopezen liburuaren munduan murgilduko dira, bere testu zorrotzen eraikuntzatik eta bere irudien potentziatik abiatuta, hori guztia, testua, ilustrazioak eta eleberriaren irismena uztartuz.

Egileekin egindako topaketetako azkenaren protagonista Mikel Soto historialaria izango da, eta Jon Mirande olerkari eztabaidagarriari buruz euskaraz idatzi duen entsegua aurkeztuko du: Mirande, herriminez, ezin-minez. Apirilaren 22an, asteazkenean, izango da. Horretarako, Miel Anjel Elustondoren, gaian aditua eta elkarrizketa formatuaren arloko profesional bikainaren, laguntza izango du.

Liburu Egunak ekimeneko programa osatzeko, M3moria Letrak literatura-lehiaketako sari-banaketa egingo da. Martxoak 3 elkarteak egingo du, apirilaren 23an, ostegunean. Lehiaketaren helburua izan da herritarrak martxoaren 3ko gertaera tragikoetara eta horien testuingurura hurbiltzea, literatura-sorkuntza oinarri hartuta, eta kontakizun literariotik abiatuta herritarren parte-hartzea sustatzea narratibaren inguruan. 1976ko gertakarien 50. urteurrena ospatzeko antolatutako jardueren barruan sartuta dagoen literatura-lehiaketa da, eta Vitoria-Gasteizko Udalaren babesa eta laguntza du.

Jarduerak 18:30ean izango dira, eta aurten zeinu-hizkuntzako interprete-zerbitzua egongo da bi saiotan, apirilaren 13an eta 16an. Sarbidea librea da edukiera bete arte, eta liburuak saltzeko eta sinatzeko eremu bat egokituko da.

Zure irakurketak garrantzitsuak dira, partekatu!

Aldi berean, apirilaren 13tik 23ra bitarteko astean, Sareko liburutegiek ekintza parte-hartzailea antolatuko dute, “liburutegiak, helduenak zein haur eta gazteenak, kultur trukerako gune bizi bihurtzeko. Gune horietan, irakurleen komunitatea ospakizunerako protagonista aktibo bihurtuko da”, adierazi du zinegotziak.

Horrela, sareko liburutegi guztietan espazio fisiko batzuk (kristala, horma…) aurkituko ditugu, zinta apaingarriz mugatuta. Horietan, erabiltzaileen komunitateak idatzizko formatuan edo formatu ilustratuan irakurtzeko iradokizunak utzi ahal izango ditu, irakurketarekin lotuta herritarrek dituzten gustuak, emozioak eta esperientziak islatzen dituen mural kolektibo handi bat sortuz. Horrela, irakurtzen dutenei ahotsa eman, eta gomendioa komunitate mailako bihurtuko da.

Informazio gehiago Udalaren webguneko Liburu Egunak atalean.

Local

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España