
2019an «LAS VIDAS IMAGINARIAS DE SCHWOB» eleberri grafikoa argitaratu zuen, Marcel Schwob idazle frantsesaren maisulana komikira egokituz.
2024an EL DESIGNIO eleberri grafikoa argitaratu zuen Javier Pérez Andújar idazlearekin batera.
Bere lanak Madrilgo Arte Garaikideko Museoan, Joan Miró Fundazioan, Palmako Es Baluard Arte Moderno eta Garaikideko Museoan, Musée de la Bande Dessinée d ‘Angoulême-n (Frantzia), Gasteizko Arte Garaikideko Artium Museoan, Kataluniako Arte Museo Nazionalean, Bartzelonako Kultura Garaikideko Museo Zentroan, Kataluniako Historia Museoan, Bartzelonako Virreina Jauregian, Madrilgo Reina Sofía Museoan, A Coruñako Picasso Museoan, Santa Palau Mercader Museoan eta Santa Cruz de Tenerifeko Arte Ederren Museoan erakutsi dira.
Hainbat herrialdetan argitaratu du bere lana: Frantzian, Italian, Espainian, Argentinan, Suedian, Ingalaterran, Alemanian, Mexikon eta Portugalen.
Hainbat sari jaso ditu, bere ibilbidearen aitortza:
Azucena Monge Blanco (Paris, 1972). Komikizale amorratua da betidanik. Kazetaritza eta Artea ikasi zituen Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan. Komikigintzako bere abentura Ernesto Santaolaya komikigile gasteiztarra elkarrizketatu zuen egunean hasi zen. Hark jarri zuen harremanetan bost egilerekin, eta handik urte batzuetara ikerketa batean ikusarazi zituen. 2016an, EHUn doktoratu zen tesi honekin: «Autoras en el boom del cómic adulto (1975-1984)». Ordutik, hedatzaile eta hezitzaile gisa egiten du lan, komikiaren lengoaiari buruzko hitzaldi eta tailerrak ematen. Gaur egun, komiki eta eleberri grafikoko bi klub dinamizatzen ditu Gasteizen, bata helduentzat Salburuko gizarte etxean eta bestea haurrentzat Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.
Jarduera hau Liburu Egunen egitarauaren parte da. Izan ere, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Udalaren Liburutegi Sareak jarduera ugari antolatu ditu apirilaren 13tik 23ra bitartean.
Beste jarduera batzuk Liburutegi Sarean
Liburu Egunetako programazio bereziaz gain Liburutegi Sareko beste jarduerez gozatzeko aukera daukazu.