
Lehiaketaren helburua martxoaren 3ko sarraskia eta bere testuingurua literatura-sorkuntzatik herritarrengana hurbiltzea izan da, eta kontakizun literariotik kontaketan herritarren parte-hartzea sustatzea.
«Gauzak izan ziren bezalakoak izan ziren, baina egia da bestela ere izan zitezkeela…. nola imajinatzen duzu? nola kontatuko zenuke bost hamarkada geroago?».
Lehiaketako ipuin onenak eta idazle ezagunen ipuin batzuk liburu batean argitaratuko dira.
Jarduera hau Liburu Egunen egitarauaren parte da. Izan ere, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Udalaren Liburutegi Sareak jarduera ugari antolatu ditu apirilaren 13tik 23ra bitartean.
Beste jarduera batzuk Liburutegi Sarean
Liburu Egunetako programazio bereziaz gain Liburutegi Sareko beste jarduerez gozatzeko aukera daukazu.