
BIOGRAFIA
Mikel Soto (Iruñea, 1978). Historian lizentziatua. Urte luzez Txalapartan editorea izan ostean, gaur egun irakaskuntzan lan egiten du. Iñaki anaiarekin Unamuno biografia argitaratu zuen, ondoren Suak pizten direnean poemategia, eta, 2024an Tene Mujika Beka eskuratu ostean, Mirande: herriminez, ezin-minez saiakera. Azken urteotan euskal literaturaren zabalkunderako Irati Jimenez eta Esteban Montoriorekin sortutako Deabruaren Eskola webgunea elikatzen dihardu.
Miel Anjel Elustondo euskal kazetari eta idazlea da, batez ere elkarrizketa, erreportaje eta saiakera lanengatik ezaguna. Euskal kulturari, literaturari eta gizarteari lotutako gaiak landu izan ditu urte luzez.
Kazetaritzan ibilbide sendoa egin du, bereziki Argia astekarian, Berria egunkarian, Administrazioa Euskaraz aldizkarian eta han eta hemen. Elkarrizketagile gisa nabarmendu da: idazle, artista, pentsalari eta hainbat arlotako sortzaileei egindako elkarrizketa sakon eta landuak argitaratu ditu.
Elkarrizketa horietako asko liburu formatuan ere bildu dira, Zozoen elean liburuan.
Haren lanetan ohikoa da hizkera zaindua, galdera sakonak eta elkarrizketatuaren pentsamendua patxadaz azaleratzeko modua. Horrek euskal kazetaritzan elkarrizketaren generoaren erreferentziazko egileetako bat bihurtu du.
Jarduera hau Liburu Egunen egitarauaren parte da. Izan ere, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Udalaren Liburutegi Sareak jarduera ugari antolatu ditu apirilaren 13tik 23ra bitartean.
Beste jarduera batzuk Liburutegi Sarean
Liburu Egunetako programazio bereziaz gain Liburutegi Sareko beste jarduerez gozatzeko aukera daukazu.