
Aurten ere, Liburuak Trukatzeko Azoka antolatuko du Udalaren Liburutegi Sareak, Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hori dela eta, 14. edizio honetan, literaturaz beteko da Iradier Arena, baita jarduera gehiagoz ere: haurrentzako lantegiak, musika zuzenean, ipuin kontalariak…. eta trukeak barra-barra, noski! Udalaren Liburutegi Sareak milaka liburu jarriko ditu.
Garrantzitsua: edizio honetan 2000. urtetik aurrerako liburuak onartuko dira bakarrik. Trukearen kalitatea hobetu nahi dugu, eta tituluak gaur egunetik hurbilago dauden garaietara ekarri.
Hurbildu zaitez urriaren 19an eta 20an! Zatoz eta ez galdu zure bilduma berritzeko aukera!
Urriak 19, larunbata
- 11:00-13:45. Trukeak.
- 11:30-13:30. Haurrentzako lantegia: collage eta scrapbooking-a (ele bietan). Txartel bat sortuko dugu, testu edo hitz batetik abiatuta collage-aren eta scrapbooking-aren teknika erabiliz. Aldizkari eta egunkarietako ebakinak, zigiluak, eranskailuak, letrak, koloretako paperak eta kartulinak, txantiloiak, errotuladoreak… erabiliko ditugu.
- 12:00-13:30. Musika zuzenean: Virginia de la Casa Trío (Rock, Jazz, Soul, Pop)
- 17:30-20:15. Trukeak.
- 17:30-19:30. Haurrentzako lantegia: Taumatropoa (ele bietan). Mugimenduaren sentsazioa irudietan produzitzeko erabiltzen den jostailu optikoa. Elementu hau gure istorioak kontatzeko lagungarri suertatuko zaigu.
- 18:30-19:30. Ipuin kontaketa: Txanogorritxok kontatu zizkidanak. Maite Franko (euskaraz). Txanogorritxo otsoaren beldur bizi den arren, ba al dakizu zer nolako ipuinak eskatzen dizkien aita, ama eta amonari kontatzeko? Bai, asmatu duzu. Beldurrezkoak, eta, aukeran, otsoz betetako istorioak. Etorri, ipuinok entzun eta ikusiko duzu nola beldurrak alde egiten duen leihotik.
Urriak 20, igandea
- 11:00-13:45. Trukeak.
- 11:00-13:00. Haurrentzako lantegia: Iluntasunean irakurtzeko ipuinak (ele bietan). Gauez irakurtzeko ipuin magikoak sortuko ditugu disdiratzen duten margo bereziak erabiliz. Gure irudimena aske utziz, fantasiaz eta kolorez betetako munduetan murgilduko gara.
- 12:00-13:30. Musika zuzenean: Virginia de la Casa Trío (Rock, Jazz, Soul, Pop)
Arauak:
- Pertsonako 5 liburu trukatu ahal izango dira gehienez.
- Soilik 2000. urtetik aurrerako liburuak trukatzeko aukera egongo da.
- Trukatu ahalko diren liburu motak: haurrentzako eta helduentzako liburuak.
Lau kategoria desberdindu ditugu:
- 1. kategoria: Helduentzako Literatura. 2010 eta 2024 bitarteko edizioak.
- 2. kategoria: Helduentzako Literatura. 2000 eta 2009 bitarteko edizioak.
- 3. kategoria: Gaiak.
- 4. kategoria: Haur eta gazte literaturak
Edizio-urteaz gain, liburuaren ezaugarriak ere kontuan hartuko dira. Liburu bakoitzari dagokion kategoria liburuzainek erabakiko dute beti. Ados ez egotekotan, liburua ez uzteko aukera egongo da.
- 2000 baino lehenagoko edizioak.
- Aldizkariak, entziklopediak, bideoak, DVD-ak eta CD-ak.
- Testu-liburuak, unibertsitatekoak, informatikakoak edo teknikoak.
- Azpimarratuta, apurtuta edo egoera eskasean dauden liburuak.
- Liburuki solteak.
- Gida liburuak, geografia liburuak eta ikerketa soziodemografikoak.
Animaliak: etxe-animaliak ezin dira sartu, gida-txakurrak izan ezik
Ikasturte osoan zehar antolatzen dituzte jarduerak liburutegiek. Ezagutu programazioa Udal Liburutegi Sarearen orrialdean.