Aurten ere, Liburuak Trukatzeko Azoka antolatuko du Udalaren Liburutegi Sareak Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hori dela eta, 15. edizio honetan, literaturaz beteko da Iradier Arena, baita jarduera gehiagoz ere: haurrentzako lantegiak, musika zuzenean, ikuskizunak… eta trukeak barra-barra, noski!
Udalaren Liburutegi Sareak milaka liburu jarriko ditu. Hurbildu zaitez urriaren 25ean eta 26an. Zatoz eta ez galdu zure bilduma berritzeko aukera. Garrantzitsua: 2000. urtetik aurrerako liburuak onartuko dira bakarrik.
11:00-13:45. Trukeak
11:30-13:30. Haurrentzako lantegia: Koilara txotxongiloak. Ele bietan.
Egurrezko koilarak erabiliz gure ipuinetako pertsonaiak sortuko ditugu! Margo akriliko, artile, feltro eta goma-ebarekin apainduko ditugu gure txotxongiloak, artelan pertsonalizatuak gure istorietarako pertsonaiak sortuz.
12:30-13:30. Musika zuzenean: Cheek to Cheek Jazz Trío
Gasteizko jazz-hirukotea: gitarra, kontrabaxua eta ahotsa. Errepertorioa 40. hamarkadako swing-ean oinarritzen da, bebop estiloaren estetika moderno eta sendoarekin.
17:30-20:15. Trukeak
17:30-19:30. Haurrentzako lantegia: ipuinak asmatzeko kubo sortzaileak. Ele bietan.
6 aurpegiko egurrezko kuboetan marraztu eta margotuko ditugu istorio handi baten osagaiak: pertsonaiak, tokiak, objektuak, koloreak…Ondoren, ausaz jaurtiz jolastu ahal izango dugu eta gure zoriak ekartzen digunetik abiatuta istorio bat sortu!
19:00-20:00. Musika zuzenean: Cheek to Cheek Jazz Trío
11:00-13:45. Trukeak
12:00-13:00. Familia-ikuskizuna: Vademekun (Zirkozaurre konpainia)
Liburutegi batean girotuta dagoen zirko ikuskizun honek irakurketa sustatzen du sorkuntzarako ate bezala.
Laburpena: Tadeo, pertsonaia bitxi zein maitagarria, irakurle amorratua da. Denbora asko ematen du liburuen irakurketan murgilduta. Orrialde bakoitzean magia eta ilusioz betetako munduetara eramaten duten milaka istorioak aurkitzen ditu. Tadeok bidaia horietan irudimena eta sormena lantzeko gakoak aurkituko ditu. Ikuskizun honetan ilusioa eta magia, akrobazia eta eskujokoekin nahasten dira fantasiazko mundu bat irudikatzeko.
Lau kategoria desberdinduko dira:
Edizio-urteaz gain, liburuaren ezaugarriak ere kontuan hartuko dira. Liburu bakoitzari dagokion kategoria liburuzainek erabakiko dute beti. Ados ez egotekotan, liburua ez uzteko aukera egongo da.
Trukearen kalitate maila mantentzearren EZ dira onartuko honako hauek:
Animaliak: etxe-animaliak ezin dira sartu, gida-txakurrak izan ezik.