Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Liburuaren Nazioarteko Eguna 2025 Artium Museoan

abril 23

Jendaurreko irakurraldiak

Museoko haurrentzako irakurketa gunea. Sarrera doan, toki mugatua 

Liburuen Nazioarteko Eguna dela eta, Artium Museoak Jendaurreko irakurraldiak jardueraren hamazazpigarren edizioa antolatu du, liburuak irakurleen bila atera eta jendaurrean arte eta kultura garaikideko testuak irakurtzeko. 

Artearen eta kulturaren arloko profesionalak gonbidatzeaz gain, jarduera honek irakurketaren esperientzia partekatu nahi duten pertsona guztientzako topagune izan nahi du. Edizio honetan, museoko haurrentzako liburuen bilduman jarri nahi dugu arreta, eta azken ordu-tartea (12:00etatik 13:00etara) erreserbatu nahi dugu, haurrek programan parte har dezaten.

Artium Museoak kontsultarako gune berezi hau prestatu zuen iaz, erakusketa-aretoen sarreraren ondoan. Bertan, arteari eta ilustrazioari buruzko argitalpenak daude irakurgai, bisitan datozen gazteenei zuzenduak. Kontsulta-eremu honek etengabe hazten ari den funts bibliografiko bat eskaintzen du, haurrentzako egokitutako arte-klasikoetatik hasi eta artisten biografia-liburuetaraino, bai eta arte-adierazpenaren didaktikari eta arte plastikoetako hezkuntzari eskainitako argitalpenak ere. Haurrentzako irakurgune hau izango da 2025eko Liburuen Eguneko Jendaurreko irakurraldiak programaren eszenatokia.

Nahi duenak bere liburua ekarri dezake, edo gure bildumako bat hartu. Ekitaldia 10:00etan hasi eta 13:00ak arte luzatuko da, eta arestian esan bezala, programaren azken ordua haurren irakurketari eskainiko da. Programa honetan parte hartzeko, beharrezkoa da biblioteca@artium.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea, harremanetarako telefono bat eta irakurketetan parte hartzeko aukeratutako ordua adieraziz.

Museo eta arte zentroen bookcrossing-a

Era berean, Liburuen Eguna dela-eta, museoen arteko bookcrossing programa koordinatuko du aurten Artium Museoak hemezortzigarren aldiz jarraian. Apirilaren 23an, 41 museok eta arte-zentrok partekatuko dute liburuak askatzeko esperientzia hau, bakoitzak bere hirian.

Parte hartzaileak:
Asociación de Museología y Museografía AMMMA de Andalucía, Biblioteca del Museo de Zamora, Biblioteca y Centro de Documentación, Artium Museoa, Biblioteca y Centro de Documentación, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Centre de documentació Centre d’Art la Panera, Centre de Documentació de Cultura Popular Direcció General de Cultura Popular, Associacionisme i Acció Culturals, Centro Atlántico de Arte Moderno-CAAM, Centro Cultural Montehermoso Kulturune, Centro de Documentación – Centro de Arte La Regenta, Centro Galego de Arte Contemporánea CGAC, Chillida Leku, CRAI Biblioteca de Belles Arts. Universitat de Barcelona, Es Baluard Museu d’Art Contemporani de Palma, Escuela de Arte y Superior de Diseño de Pamplona – Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola, Fundación Eugenio Granell, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa / Centro de Colecciones Patrimoniales de Gipuzkoa, Instituto Andaluz del Patrimonio Histórico, IVAM INSTITUT VALENCIÀ D’ART MODERN. CENTRE JULIO GONZÁLEZ, MACA. Museo Arte Contemporáneo de Alicante, MACVAC Museu d’Art Contemporani Vicente Aguilera Cerni (Vilafamés), MAE. Centre de Documentació i Museu de les Arts Escèniques, MARCO, Museo de Arte Contemporánea de Vigo, Museo Arqueológico de Asturias, Museo Casa de Cervantes, Museo das Peregrinacións e de Santiago. Biblioteca, Museo de Belas Artes da Coruña, Museo de Bellas Artes de Asturias, Museo de Navarra / Nafarroako Museoa, Museo de Prehistoria y Arqueología de Cantabria – MUPAC, Museo de Valladolid, Museo del Carlismo / Karlismoaren Museoa, Museo Etnográfico de Cantabria, Museo Etnológico de Navarra “Julio Caro Baroja” Nafarroako Museoa Etnologikoa, Museo Marítimo del Cantábrico, Museo Nacional de Arqueología Subacuática. ARQVA, Museo Nacional de Cerámica y Artes Suntuarias “González Martí”, Museo Nacional y Centro de Investigación de Altamira, Museo Sefardí de Toledo, Museu de Prehistòria de València, Muséu del Pueblu d’Asturies, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa.

Local

Artium Museoa, Oteiza Museoa eta Tabakalera
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España