Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Liburutegiak gaur eta bihar»

marzo 28

Debako Liburutegia Denontzat taldeak «Liburutegiak gaur eta bihar» solasaldia egingo du martxoaren 28an, 19:00etan, Debako Kultur Elkartean. Aurrez,18:30ean, poltsen salmenta eta mokadutxoa egongo dira, eta umeen zaintza zerbitzua antolatu dute. Saioaren helburua da liburutegi eredu desberdinak ezagutzea eta hausnarketa bultzatzea.

Solasaldian honako partaide hauek izango dira:

  • Markinako udal liburutegiko liburuzaina (Igor Idoeta)
  • Getariko udal liburutegiko liburuzaina (Andoni Olaetxea)
  • Arrasateko udal liburutegiko liburuzaina (Asun Agiriano)
  • Elgetako udal liburutegiko liburuzaina (Geaxi Ezpeleta)

Solasaldia Oñatiko udal liburutegiko zuzendariak (Arantzazu Ibarrondo) gidatuko du. Honako gai hauek landuko dituzte: zer dira liburutegiak; nola aldatu dira eta zertan alda daitezke; zer funtzio betetzen dute; espazioaren antolaketa; liburutegietako materiala; ekintzak eta tailerrak; eskolarekin harremanak; izan ohi diren zailtasunak eta erronkak…

Local

Debako Kultur Elkartea. Calle J.M. Ostolaza, 12
Deba, Gipuzkoa 029 España