Goizeko 11:00etatik 13:30era, Lupe Calvok idatzitako Pertsona izatearen balioa liburua irakurriko da.
Lourdes Ibañez de Gauna,k gizarte-ekintzan aitzindari liburuaren irakurraldia egingo du liburutegian.
Irakurketa taldeetako, tailerretako eta liburutegiko erabiltzaile eta langile guztiak gonbidatu nahi ditugu ekitaldi honetan parte hartzera. Liburutegia eraikin soil bat baino askoz gehiago da, pertsona guztion artean sortzen dugun espazioa da, eta ekitaldi honekin bere balio sozial eta kulturala nabarmendu nahi dugu.
Izena emateko, whatsapp (688 86 08 46), telefono (943 11 12 85) edo email (liburutegia@hondarribia.eus) bidez harremanetan jar daiteke.