Datorren urriaren 24an liburutegiek gure eguna ospatuko dugu, Liburutegien Eguna. Hori dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak hainbat ekitaldi antolatu ditugu gure guneei omenaldia egiteko eta euretaz gozatzen jarraitzeko.
Astebetez, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak hainbat hitzordu proposatzen dizkizuegu, zuen interesekoak izango direlakoan. Zine-saio batez gozatu ahal izango dugu After Yang filmarekin, Carlo Padialekin Contenido lanari buruz hitz egin ahal izango dugu, eta baita unean uneko gaietako batera hurbildu ere, Adimen Artifiziala (IA). Hona hemen xehetasun gehiago.
Urriak 20, 19:00. Zine-proiekzioa. Tabakalera
Urriak 22, 19:00. Liburutegi Nagusia (San Jeronimo)
Asteari amaiera emateko, liburutegietako Adimen Artifizialari (IA) buruz hitz egingo dugu. Daniel Torres Salinas eta Wenceslao Arroyo Machadoren eskutik adimen artifizial sortzaileak, bereziki ChatGPT bezalako tresnek, gure lantokietako egunerokotasuna nola eralda dezakeen esploratuko dugu. Lantegian, liburutegietako proiektu eta kasu zehatzak oso modu praktikoan ezagutuko ditugu, baita teknologia horien erabileratik eratorritako hausnarketa tekniko eta etikoak aztertu ere.
Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du, edo, nahiago badu, tailerra beste ikaskideren batekin egin. Edukiera mugatua izango da eta erreserba inskripzio-ordenaren arabera egingo da.
Hau izango da jardunaldiaren programa:
Lantegia urriak 24an izango da, Santa Teresa Komentuko Ekitaldi Aretoan (Andereño Elbira Zipitria, 1, 2). Izen-emateak hemen.