Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Liburutegien Eguna 2025: «Adabaki»

octubre 24

Atal, txaplata, petatxu, puska. Bi pailazo, leku bat eta mila aukera. Erori eta jaiki, korrika egin, haserretu, bakeak egin, maitatu eta gorrotatu, puskatu, osatu, berriz puskatu eta elkarrekin berreraiki. Dena konpon daitekeelako eta jolasak ez duelako mugarik. Ada eta Baki pailazoek ez diote haserretzeari beldurrik, beti aurkitzen dutelako elkarrengana itzultzeko bidea.

Adabaki emozioz eta jolasez beteriko, ikuskizun optimista da.

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak: Odei Arregi eta Israel Cuadrado
  • Zuzendariak eta sortzaileak: Maite Guevara eta Bapatean Zirko
  • Musika: Mariano Hurtado
  • Iraupena: 45 minutu gutxi gorabehera
  • Publiko mota: Publiko guztiak
  • Lekua: Kalea eta aretoa

Informazio gehiago: Bapatean Zirko

 

Local

Arotz plaza (eguraldiaren arabera Kulturate)
Arrasate / Mondragón, Gipuzkoa 055 España